XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egin bitza gogoetak.

Bozkak iragan dira. Inchauspé eta Alliot pasatu dira, Destrade ez.

Abertzaleen falta berak dioenaz.

Abertzaleen nahitara, bai.

Haien falta dela erraiteak, huts bat egin dutela erran nahi luke.

Bainan beren karkulak eginak zituzten.

Destrade-k aldiz ez.

Uste zuen egundainokotan alde bozkatuko giniola eskuina baino nahiagoko ginuelakotz.

Baditazke zonbait horrela egin dutenak, gehienak, ez. BERE FALTAZ.

Gure bozak nahi baldin bazituen, ez zuen alde guzietan errepikatuz ibili behar Ni, ez nabila boz eske!.

Eta, berak erran beitu, Euskal Herria eta Parisen artean ararteko sozialista bat beharreskoa zela, jestuno batzu izan balira, ararteko horren balioa erakusteko! Bainan ez.

60 bat euskaldun baita preso, dotzena erdino bat libratu ba zituzten! Badira kondenatuak.

Badira kondenatuak izaitea segur dutenak.

Badira ere libratua izaitea segur dutenak.

Badira, behar bada kondenatuko baldin badituzte ere, jujatuak izan arte libro usten badira, ez baitira nehorat joanen ihes.

Zergatik ez dituste dotzena erdino bat libratu, Pasqua-ren erreinuak egina zuela erakusteko doia!.

Mitterrand-ek erran zuen Chirac-i, telebistan, buruz buruka famatu hartan, ez zela gehiago kanporatzerik izanen ezinbeste gorrian.

Zumeta bota dute, 2 egun gabe, libre utzi baitute espainiako ausitegiek.

Madariaga Parisera eraman dute 3 ilabete lehenago erakutsia zioten faktura baten gatik.

Politikeria doi bat dakin batek, berak aise konprenituko du arrastatu nahi baldin bazuten ere, beste hilabeteno bat igurika zezaketela batere irriskurik gabe, bozak pasatu arte, abertzaleer lausengatzeko, izorratzeko. Bainan ez.

Probokatu gaituzte. Pasqua hor izan balitz bezala segitu dute eta gero akusatzen gaituzte!!!.

Geroa Konprenitu ote dute sozializtek hemendik goiti, gu gabe deus guti egin dezaketela.

Agian Destrade etxean gelditze horrek begiak idekiko dizkiete.

Irailean kantonamendutako bozkak.

Destrade presentatuko da Hiriburun Mitterrand-ek Chirac garraitu du.

Destrade-k Lamassoure, salbu 2 herrietan.

Ez da errana Place garraituko duela... gu gabe, horrek erroak eginak baititu.

Helduden martxoan herriko botzak.

Nicole Perry-k ez du Baionan herriko etxea hartzeko xantza izpirik gu gabe.

Gure bozak nahi baldin badituzue, eman zuek ere zerbait.

Hemendik goiti, zerbait eta zerbait serios emanen daukuzuelarik dizuegu ordaina emanen. Eta ordian bakarrik.

Frogak emanak ditugu Lassaletteekin, Hendaian. Abertzalea.